simbolo-lirain-estetika-centro-estetica-arrasate-mondragon-gipuzkoa

edertasuna
eta osasuna

TRATAMENDU ERREDUZITZAILEAK

Tratamendu erreduzitzaileek koipe gehien metatzen duten gorputz-atalen bolumena murrizten laguntzen dute, hainbat teknika erabiliz.

Horrelako tratamenduetarako diagnostiko pertsonalizatua egiten dugu, beharren arabera, eta programa berezi bat egokitzen dugu bakoitzarentzat, hainbat aparatologia konbinatuz. Eta beste aparatologia bat erabiltzen da gorputz orokorra edo eremu zehatzak murrizteko.

Tratamendu erreduktoreetan erabiltzen dugun aparatologia:

Cabitazioa, Criolipolisis, Lipofit, Zionic, Liposonix, Freeze eta VelaShape II.

KABITAZIOA

cavitacion-2-tratamientos-corporales-circulatorio-lirain-estetika-centro-estetica-arrasate-mondragon-gipuzkoa

Kabitazioa, teknika ez inbaditzailea izanda, maiztasun txikiko ultrasoinuak erabiliz lokalizatutako gantza kentzeko erabiltzen da. Ultrasoinu horiek koipea kontzentratzen den eremuan aplikatzen dira, gantz-zelulak barrutik disolbatzeko.

Tratamendu horrekin batera, drainatze linfatikoa egin ohi da, disolbatutako gantz-nodulu horiek guztiak ezabatzen laguntzeko. Hori dela eta, saio berean, kabitazioarekin lan egiten da, eta, ondoren, presoterapiarekin, emaitza azkarragoak lortzen dira.

MINIK GABE

ERREDUKZIO EFEKTUA

ZELULITISA HOBETZEN DU

CRIOLIPOLISIS COOLTECH

Play Video

Tratamendu ez-inbaditzailea, gantz-zelulak kentzeko hauen tenperatura -8 gradura jaitsiz, deskonposatu eta organismoak berak kanporatu ditzan, azaleko gainerako zelulak kaltetu gabe.

Tratamendu eraginkorra da, gure gorputzeko zatiren batean dugun gantza lokalizatua eta kontzentratua kentzeko erabiltzen dena; horregatik, kirurgiarik gabeko liposukzioa ere deitzen zaio. 9 zentimetro arteko buelta ezabatzea posible da.

EREMU LOKALIZATUETAKO GANTZA EZABATZEN DU

KARTUTXERAK EZABATZEN DITU

SABELALDEA ETA ALBOAK MURRIZTEN DITU NABARMEN

LIPOFIT TAC III

Lipofit-2-tratamientos-corporales-circulatorio-lirain-estetika-centro-estetica-arrasate-mondragon-gipuzkoa

LIPOFIT TAC gantza gutxitzeko eta odol-korrontea hobetzeko tratamendu estetikoa da.

Espektro txikiko uhin infragorrien bidez kontrolatutako termo aktibazioa da. Uhin horiek azalean sartzen dira, metatutako gantz-geruzak suntsituz eta banatuz, eta horrela gorputzak berak kanporatzen ditu, modu naturalean.

Lipofitaren onurak askotarikoak dira:

Metabolismoa aktibatzen du, larruazalpeko gantza kentzen du gorputzaren bolumena murriztuz, odol-zirkulazioa hobetzen du, zelulitisa ezabatzen du, barizeak hobetzen ditu.

GANTZA OROKORRA EZABATZEN DU

ZELULITISA EZABATZEN DU

ZIRKULAZIOA HOBETZEN DU ETA DETOXIFIKATZEN DU

AZALAREN ITXURA HOBETZEN DU

ZIONIC

Play Video

Masaje aktibo eta irrati-frekuentziako teknologia aurreratuak konbinatzen dira, ekintza sakonagoa egiteko eta prozesu metabolikoak berriro aktibatzeko.

Marmoka baten forma gogorarazten du, eta haren garroak masaje aktiboa egiteko erabiltzen diren arrabolak dira.

Horiek erabiliz, muskulu- eta azal-ehuna sakonean estimulatzen da tratatutako eremuan, eta ehuna berreskuratzeko prozesu fisiologikoak aktibatzen dira.

Gorputz-birmoldaketan eta muskulu-tonifikazioan emaitza azkarrak eta eraginkorrak bermatzen ditu.

ZELULITISA DENBORA ERREKORREAN EZABATZEN DU

BERRESTEN DU

ERREDUKZIO EFEKTUA

LIPOSONIX

Liposonix-2-tratamientos-corporales-circulatorio-lirain-estetika-centro-estetica-arrasate-mondragon-gipuzkoa

Liposonix kirurgiarik gabeko liposukzio bezala deskriba daiteke.

Metodo ez-inbaditzailea da, gantz-metaketak inolako esfortzurik egin gabe kentzeko aukera ematen duena, 30 W-erainoko potentzia duten uhin ultrasonikoen bidez.

Tratamenduan zehar, sistemak gantz-zuntz konektiboen egiturak hausten ditu, hala nola zelulitisarenak edo adipozitoenak (gantz-ehuna), eta gantz hori gorputzak ezabatzen du, modu naturalean.

ZELULITISA MURRIZTEN DU

GORPUTZ INGURUA MODELATZEN DU

GANTZ LOKALIZATUA EZABATZEN DU

VENUS FREEZE

freeze-2-tratamientos-corporales

Irrati-maiztasun multipolarraren eta eremu elektromagnetikoen konbinazio bat da.

Uhin-luzerari esker, azalaren geruza sakonenetara irits daiteke, emaitza ezin hobeak lortzeko.

Teknologia horri esker, batetik, azala tenkatu, kolagenoaren ekoizpena bultzatu eta gorputzaren bolumena eta zelulitisa murrizten dira. Bestetik, odol-zirkulazioa aktibatzen da, eta hondakin-substantziak drainatzen dira.

Azala moldatzen du eta horrela leunago, trinkoago eta gardenago ikusten da.

INGURUA MURRIZTEN DU

BIRSENDOTZEN DU

ZELULITISA MURRIZTEN DU

AZALAREN ITXURA HOBETZEN DU

VELASHAPE II

Play Video

Velashape IIak lau teknologia konbinatzen ditu: Laser Infragorria, Irrati-maiztasuna, Arrabol-masajea eta Vacumperapia.

Horrela, gantz-zelulak, inguruko zuntz-trenkadak eta zuntz dermikoak berotzea lortzen da, zirkulazioa, drainatze linfatikoa eta metabolismo zelularra sustatuz. Horrekin guztiarekin, zelulitisa murrizten da tratatutako eremuan, adipositate lokalizatuak bezala, eta gorputza birmoldatzea lortzen da.

TRATATUTAKO EREMUKO ZELULITISA MURRIZTEN DU

ADIPOSITATE LOKALIZATUAK MURRIZTEN DITU

EFEKTU DRAINATZAILEA

ESKATU ZURE DIAGNOSTIKOA DOAN

DeituĀ 943 79 52 17
telefono zenbakira eta eskatu aurretik hitzordua.

Edozein tratamendura zuzendutako diagnostiko pertsonalizatua egiten dugu.