simbolo-lirain-estetika-centro-estetica-arrasate-mondragon-gipuzkoa

Zure estetika zentroa
Arrasate erdi-erdian

GUTAZ

maricarmen-nosotras-lirain-estetika-centro-estetica-arrasate-mondragon-gipuzkoa

Edertasunarekiko pasioa

Mari Carmen Pardo naiz, LIRAIN Estetika Zentroko arduraduna, eta nire talde osoaren izenean, ongietorria eman nahi dizut gure web orrian.

Duela 30 urte baino gehiago eman nituen lehen urratsak ongizatearen eta edertasunaren munduan. Ordutik gauza bat ez da aldatu: ilusioa. Lanean jarraitzeko ilusioa, ahalik eta zerbitzurik onena eskainiz, Lirain Estetikan konfiantza jarri duten pertsona guztien bizi kalitatea hobetzeko.

Helburu hori lortzeko, beti egin dut teknologiarik aurreratuenari lotutako zerbitzu baten alde, giza faktorearen garrantzia ahaztu gabe. Horregatik, Lirain Estetikaren taldea osatzen dugun profesional guztiok etengabeko prestakuntza jasotzen dugu, merkatuko teknikarik berrienak eskaini ahal izateko, eta emaitza onenak bermatzeko tratamendu guztiz pertsonalizatuak eginez. Horregatik guztiagatik, Lirain Estetika, bere 300 m2 baino gehiagorekin, gure inguruko zentrorik handiena eta aurreratuena izatera iritsi da, bere teknologia eta zerbitzuagatik erreferentzia izanik.

Hori guztia aintzat hartuta, Arrasateko erdigunean dagoen gure estetika-zentrora etortzera gonbidatzen zaitut, merezi duzun bezala mimatu eta zaintzeko. Atseginez hartuko zaitugu, zure beharrak ezagutzeko, gehien komeni zaizun tratamendua eskaintzeko eta mimoz artatzeko.

Lirain Estetika, zure estetika-zentroa Arrasateko erdigunean.

ONGIZATE GUNEA

Arrasate erdi-erdian, 300 metro karratuko espazioa, teknologia aurreratuena eta zure ongizaterako sortutako zerbitzua jartzen dugu zure esku.

.

ESKATU ZURE DIAGNOSTIKOA DOAN

DeituĀ 943 79 52 17
telefono zenbakira eta eskatu aurretik hitzordua.

Edozein tratamendura zuzendutako diagnostiko pertsonalizatua egiten dugu.