simbolo-lirain-estetika-centro-estetica-arrasate-mondragon-gipuzkoa

edertasuna
eta osasuna

ZELULITISAREN KONTRAKO TRATAMENDUAK

Batzuetan, kirola egitea eta elikadura ona izatea ez da nahikoa zelulitisa saihesteko edo aurre egiteko; horregatik, Lirainen bezero bakoitzarentzat tratamendu antizelulitikoak pertsonalizatzen ditugu diagnostiko baten bidez. Hala, emaitza hobeak lortzen ditugu, gantza kendu, drainatu eta bolumen orokorra edo eremu jakin batekoa murriztea lortzen baitugu.

Horrelako tratamenduak egiteko erabiltzen ditugun aparatuak honako hauek dira: kabitazioa, Indiba, Zionic, Vela Shape II eta talka-uhinak.

KABITAZIOA

cavitacion-2-tratamientos-corporales-circulatorio-lirain-estetika-centro-estetica-arrasate-mondragon-gipuzkoa

Kabitazioa, teknika ez inbaditzailea izanda, maiztasun txikiko ultrasoinuak erabiliz lokalizatutako gantza kentzeko erabiltzen da. Ultrasoinu horiek koipea kontzentratzen den eremuan aplikatzen dira, gantz-zelulak barrutik disolbatzeko.

Tratamendu horrekin batera, drainatze linfatikoa egin ohi da, disolbatutako gantz-nodulu horiek guztiak ezabatzen laguntzeko. Hori dela eta, saio berean, kabitazioarekin lan egiten da, eta, ondoren, presoterapiarekin, emaitza azkarragoak lortzen dira.

MINIK GABE

ERREDUKZIO EFEKTUA

ZELULITISA HOBETZEN DU

INDIBA

Play Video

INDIBA ® Deep Beauty bidezko tratamenduak minik gabekoak eta atseginak dira. Zelulak orekatzen laguntzen dute, barne-tenperatura handituz eta metabolismoa aktibatuz. Horri esker, koipea eta zelulitisa kentzen dira, ehuna kaltetu gabe.

Koipe-nodulu berrien agerpena prebenitzen du.
Azalaren itxura hobetuz, ehun hertsiago eta sendoago bat lortuz.

LEHUNDU ETA BIRSENDOTZE EFEKTUA

AZALAREN ELASTIKOTASUNA AREAGOTZEN DU

SENTSAZIO ATSEGINA ETA LASAIGARRIA

TALKA-UHINAK

Play Video

Pultsu bakarreko soinu-uhinek bibrazioak igortzen dituzte, eta horien bidez koipe-noduluak apurtzen dira eta, zirkulazioa eta drainatzea aktibatzen dira eremu horretan.

Haren tratamenduak murriztu egiten du eremuaren zirkunferentzia, azala uniforme eta leun geratzen da, laranja-azala kentzen du, eta azalaren itxura nabarmen hobetzen da.

LARANJA-AZALA KENTZEN DU

EREMUAREN ZIRKUNFERENTZIA MURRIZTEN DU

VELASHAPE II

Play Video

Velashape IIak lau teknologia konbinatzen ditu: Laser Infragorria, Irrati-maiztasuna, Arrabol-masajea eta Vacumterapia.

Horrela, gantz-zelulak, inguruko zuntz-trenkadak eta zuntz dermikoak berotzea lortzen da, zirkulazioa, drainatze linfatikoa eta metabolismo zelularra sustatuz. Horrekin guztiarekin, zelulitisa murrizten da tratatutako eremuan, adipositate lokalizatuak bezala, eta gorputza birmoldatzea lortzen da.

TRATATUTAKO EREMUKO ZELULITISA MURRIZTEN DU

ADIPOSITATE LOKALIZATUAK MURRIZTEN DITU

EFEKTU DRAINATZAILEA

ZIONIC

Play Video

Masaje aktibo eta irrati-frekuentziako teknologia aurreratuak konbinatzen dira, ekintza sakonagoa egiteko eta prozesu metabolikoak berriro aktibatzeko.

Marmoka baten forma gogorarazten du, eta haren garroak masaje aktiboa egiteko erabiltzen diren arrabolak dira.

Horiek erabiliz, muskulu- eta azal-ehuna sakonean estimulatzen da tratatutako eremuan, eta ehuna berreskuratzeko prozesu fisiologikoak aktibatzen dira.

Gorputz-birmoldaketan eta muskulu-tonifikazioan emaitza azkarrak eta eraginkorrak bermatzen ditu.

ZELULITISA DENBORA ERREKORREAN EZABATZEN DU

BERRESTEN DU

ERREDUKZIO EFEKTUA

ESKATU ZURE DIAGNOSTIKOA DOAN

Deitu 943 79 52 17
telefono zenbakira eta eskatu aurretik hitzordua.

Edozein tratamendura zuzendutako diagnostiko pertsonalizatua egiten dugu.