simbolo-lirain-estetika-centro-estetica-arrasate-mondragon-gipuzkoa

edertasuna
eta osasuna

ZIRKULAZIOKO TRATAMENDUAK

Zirkulazioko tratamenduak odol-fluxua gehitzean oinarritzen dira eta zuzenduta daude zirkulazio aldaerak, zelulitis biguna, zirkulazio edema txikiak zein hankatan astuntasuna duten pertsonei. Likidoen erretentzioa ekiditen dute, kongestioa apurtzen laguntzen dute, tentetasuna gehitu, eta azala suspertu zein birsendotzen dute.

Tratamendu mota hauetarako, Lirain-en eskuzko drainatze linfatikoa, Indiba eta body ballancer-a erabiltzen ditugu.

INDIBA

Play Video

INDIBA® Deep Beauty teknologia ospetsuak zelula osasuntsuen funtzioa indartzea eta, irrati-frekuentzia bidez, bizkortzea ahalbideratzen du.

Tratamendu hau erlaxagarria da eta ongizate sentsazioa gehitzen du. INDIBA eta esku masaje teknikak uztartuta dreinatzea lortzen dugu eta likido kopurua kanporatzen dugu, giharrak erlaxatuz eta toxinak kenduz.

DREINATZE EFEKTUA

AZALAREN ITXURA HOBETU

SENTSAZIO ERLAXATUA ETA ATSEGINA

BODY BALLANCER

Play Video

Body Ballancer-ek airearen presioa baliatzen du, ponpaketa bidez, zirkulazio masajea eta dreinatze linfatikoa egiteko. Likidoen eta koipearen dreinatzeari esker onura asko lortzen ditugu.

Tratamendu honek ongizate sentsazio handia ematen die edemak dituzten pertsonei, odol-fluxua errazten du, gorputza oxigenatu eta toxinak kanporatu laranja azala hobetuz.

HANKATAKO MINARI ETA ASTUNTASUNARI AURRE EGIN

ZELULITISAREN GARAPENA EKIDITU

EDEMAK GUTXITU

HAURDUNENDAKO TRATAMENDU APROPOSA

ESKATU ZURE DIAGNOSTIKOA DOAN

Deitu 943 79 52 17
telefono zenbakira eta eskatu aurretik hitzordua.

Edozein tratamendura zuzendutako diagnostiko pertsonalizatua egiten dugu.